XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

34. [33.] salmoa

Fededunak, Jainkoaganako esker onez beterik, bere bizikizunaren berri ematen die bere lagunei.

Poza eta barne gozotasuna nabari dira salmo honetan: Jainko Salbatzailea sinestu eta Harengan uste osoa jarrita bizitzeak ematen duen bihotzeko bakea.

Gizon eginik, Jesusengan guregana urreratu den Jaungoikoa da hemen bedeinkatzen duguna, gizaki guztiak bedeinkapen kantu horretara deituz.

Abendualdian Eliza osoarekin batean esateko otoitz bikaina.

Ant. Dasta ezazue ta ikus zein samur den Jauna.

Bedeinka dezadan aldi oro Jauna,
nire ahoan beti Haren gorespena.
Gailendu bekit bihotza Jaunarekin,
poztu bitez apalak hori entzutearekin.

Handietsi nirekin Jauna,
ospa dezagun batean Haren izena.
Jaunaren bila nenbilen eta entzun ninduen,
beldur guztietatik atera ninduen
.